Urte luzetan tratua eduki eta gero, 2013az geroztik ofizialki senide dira herri biak, eta urtero-urtero bisitak trukatzen dituzte. 100 bat lagun batu ziren zapatuko ekitaldietan. Besteak beste, pilotalekuan bazkaria egin zuten, Juantxu Larruzea sukaldariak prestatuta.
2018an garaitarrei tokatuko zaie Araba aldera joatea.