Garaiko lehen martxako unerik onenak bideoan jaso dituzte

Anboto 2015ko urt. 29a, 10:48

Iazko urrian Garaiko martxaren lehen aldia antolatu zuen Garaiko Triatloi taldeak eta orduan grabatutako irudirik onenak bideo batean jaso eta argitaratu dituzte.

Oinez eta bizikletaz, bietara egin ahal izan zen mendi martxa. Bizikleta zaleek oztopo kuriosoei aurre egin behar izan zieten ibilbidean; esaterako, bidean erdi erorita zegoen zuhaitz baten azpitik igaro behar izan zuten; une hori islatu du bideoaren egile Ibai Bengoak 1.53-2.05 tartean.

Garaiko martxako argazki galeria ikusgai LOTURA HONETAN.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!