Uxue Ortiz Ortuzar Espainiako txapeldun FEDDIren krosean

J.D.

Uxue Ortiz Ortuzar Basauriko podiumean urrezko domina jantzita.

Gaztea izanagatik, bere ibilbidean domina asko pilatu ditu atleta abadiñarrak.

Uxue Ortiz Ortuzarrek (Abadiño, 2010) FEDDIren Espainiako kros txapelketa irabazi zuen zapatuan T21 kategorian. Basaurin lehiatu zen txapelketa eta guztira 148 atleta batu zituen, 21 klub eta 12 autonomia-erkidegotatik etorrita. 

T21 kategorian Ortiz Ortuzar izan zen onena. 1.146 metroko ibilbidea 6 minutu eta 14 segundoko denboran egin zuen Javi Conde klubeko atletak. 

Dominaz domina
Gaztea izanagatik, bere ibilbidean domina asko pilatu ditu atleta abadiñarrak.  2023an Espainiako txapeldun geratu zen atletismoko 100 eta 200 metrotan. Handik urtebetera zilarrezko dominak irabazi zituen distantzia horietan. 2025ean Chiclana de la Fronteran (Cadiz, Andaluzia) lehiatutako Espainiako atletismo txapelketan zilarrezko domina bat —400 metrotan— eta brontzezko bi —100 eta 200 metrotan— eskuratu zituen. 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!