Uxue Ortiz abadiñarra Espainiako txapeldun geratu da 100 eta 200 metrotan

Anboto 2023ko api. 18a, 09:15

Urrezko domina birekin itzuli da etxera 15 urteko abadiñarra.

Joan zen asteburuan adimen desgaitasunen bat dutenen Espainiako atletismo txapelketa lehiatu zuten Jerezen (Andaluzia, Espainia). Hantxe aritu zen Uxue Ortiz Ortuzar 15 urteko abadiñarra eta sekulako maila erakutsi zuen. Txapeldun geratu zen 100 eta 200 metrotan, T21 kategorian.

Urteetan egindako lanaren fruitua jasotzen hasi da Abadiñoko atleta gaztea. Bidezabal klubean eman zituen bere lehenengo urratsak atletismoan. Ondoren, Javi Conderen atletismo klubean hasi zen, Basaurin, eta gaur egun han dihardu.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!