[ARGAZKI GALERIA] Palestinako herriari elkartasuna adierazteko bizikleta martxa egin dute Elorrion

Anboto

Eguraldia lagun izan dutela, dozenaka herritarrek parte hartu dute Elorrio Palestinarekin mugimenduak antolatutako ibilbide biko BTT martxan. Palestinako herriari elkartasuna adieraztea eta han laguntza humanitarioa ematen dabilen Gobernuz Kanpoko Erakunde batentzat dirua batzea izan dira ekimenaren helburuak. (Argazkiak: Elorrio Palestina).

Elorrio Palestina mugimenduak antolatuta, Palestinako herriari babesa eta elkartasuna adierazteko ekimen solidaria egin dute gaur Elorrion. Plazatik irten den Ibilbide biko martxa izan da eta 50 lagun inguruk parte hartu dute. Umeentzako jolasak eta tailerrak ere antolatu dituzte.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!