Elorrioko Merkatarien Elkarteko kideek irakurritako pregoiagaz eta jaurtitako txupinazoagaz martxan dira Ferixa Nausikoak. Jendetza batu da plazan jaiei ongietorria emateko. Eguna ez da amaitu oraindik. 22:30ean danborrada dago plazan. 23:00etan, “Tributo a Fito y Platero” Los Willson & Willsonetis taldearen kontzertua hasiko da Urarkan.
Bihar abere, nekazaritza eta artisautza azoka egongo da, besteak beste, Ferixalekuan.
(Argazkiak: Lucia Rodriguez)