Merkatarien urtea da aurten Elorrion. EME elkarteak mende laurdena bete duela eta, hainbat ekintza antolatu dute. Eta egitarau horren puntu nagusietariko bat jaietako txupinazoa jaurtitzea izango da. "Oso pozik gaude jaietan pregoia irakurriko dugulako. Aurten gure urtea da", azaldu du Izaskun Agirre EMEko kideak jaien aurkezpeneko prentsaurrekoan.
Udal ordezkarien esanetan, denerik izango da jaietan. Irailaren 4tik 13ra bitarteko egitaraua prest dute, udako oporren aurretik lan guztiak eginda uzteko. Adin guztietarako ekitaldiak izango dira. Ume eta familientzako 26 ekintza antolatu dituzte. Nerabeek ere izango dute zertaz gozatu Zintzilik emozioen laborategiagaz.
Musika talde ezagunak izango dira Elorrioko oholtza gainean. Besteak beste, Los Zopilotes Txirriaos, Kaparrak, Maruxak eta Xabi Aburruzaga izango dira Ferixa Nausikoetan.
Jaietako berrikuntzei dagokienez, Itxaso Basauri zinegotziak aurreratu du txosnaguneak kokapen berria izango duela: "Bokaten txosna Buzkantz kalean egongo da eta karpa azpiko txosnak zein haietan egingo diren kontzertuak Ganondoko sarreran izango dira". Bestalde, karrozen jaitsierak ibilbide berria izango du; Aldatsekuatik abiatu, herriko plazatik igaro eta San Pio, Errebonbilo eta Erreka kaletik berriro plazaraino helduko da. Karrozen desfilean eta kuadrillen jolasetan parte hartu gura dutenek programan agertzen diren QR kodeen bitartez eman ahal izango dute izena.
Bestalde, Juan Luis Pulidok irabazi du aurtengo jaietako kartel lehiaketa eta ANBOTOk urtero ematen duen saria jaso du. Elorriora kanpotik doazenentzako autobusari dagokionez, zerbitzua indartu egingo dutela aurreratu dute.
Ferixa Nausikoek aurten ere jai parekide, seguru eta errespetuzkoen aldeko konpromisoa berretsiko dute. Horretarako, eraso matxista eta arrazisten aurkako protokolo feminista aktibatuko da berriro, herriko mugimendu feministarekin elkarlanean. Informazioa edo
laguntza behar duten pertsonek 688 86 52 94 telefono zenbakira jo ahal izango dute, eta jaietan zehar kapela moreak banatuko dira. Era berean, kontsumo arduratsuaren inguruko sentsibilizazio-kanpaina ere egingo da.
Julene Lazkano alkateak herritarrei jaiak bizitzeko gonbita egin die: “Ferixa Nausikoak herri osoaren elkarlanaren emaitza dira. Eskerrik beroenak eman nahi dizkiegu jaiak posible egiten dituzten elkarte, eragile, boluntario, udal langile, merkatari, ostalari, nekazari, abeltzain eta artisau guztiei. Haien konpromisoari esker, urtez urte Elorriok jai biziak, parte-hartzaileak eta guztiontzako irekiak ospatzen ditu. Gonbidapena luzatzen diet herritar guztiei jaiak euskaraz, errespetuz, berdintasunez eta arduraz gozatzera”.
Irailak 4, ostirala
- 11:00-14:00 / 16:00-20:00 Zintzilik emozioen laborategia. Ganondo
- 17:30 Pilota eskolako esku pilota eta pala partidak. Plazako frontoia. (3an, ostegunean, 18:30 pala partidak). Antolatzailea: Hori hori Elorrioko Pilota Kluba
- 18:00-20:00 Ferixa Nausikoetan eraso matxistak prebenitzeko material banaketa: protokoloa, kapela, eskumuturrak, telefonoen txartelak, edalontziak… Udaletxeko ataria.
- 23:00-02:00 Alkoholaren arriskuak prebenitzeko eta murrizteko programa. Ibiltaria. Antolatzailea: Durangoko Merinaldearen Amankomunazgoko Adikzioen Prebentziorako Zerbitzua, Eusko Jaurlaritzaren dirulaguntzarekin.
- 22:30 Kontzertuak: Ostikoka, Kaparrak eta Skareggekasko. Txosnagunea.
Irailak 5 larunbata
- 11:00-14:00 / 16:00-20:00 Zintzilik emozioen laborategia. Ganondo.
- 11:30-14:00 - 16:30-19:00 Haur parkeak.
- 13:00 Bitsaren jaia. Plazako frontoia
- 14:30 Elkartasun bazkaria. Txosnagunea
- 17:00 Sasikoa - Zierbena - Elorrioko. Triangeluarra Kiroldegia. Triangeluarra. Antolatzailea: Elorrioko Buskantza FKE
- 18:00 Elorrioko buruhandiak. Plaza.
- 18:30 Ondalan erraldoien konpartsa. Plaza.
- 19:00 Gauargi taldea (erromeria). Plaza.
- 20:00 Txupinazoa eta pregoia: EME (Elorrioko Merkatarien Elkartea). Plaza.
- 22:00 Suzko zezena. Plaza.
- 22:30 Danborrada. Plaza.
- 23:00 “Tributo a Fito y Platero” Los Willson & Willsonetis. Urarka.
- 00:00 Dj-ak. Txosnagunea
Irailak 6 igandea
- 10:00 Abere, nekazaritza eta artisau azoka. Abere, nekazaritza eta artisau azoka. Goizean Txistularien kalejira. Antolatzailea: Elorrioko txistulariak. Ferixalekua
- 12:00 kalejira Goxo Txaranga.
- 17:30 Federatuen esku pilota eta pala partidak. Antolatzailea: Hori hori Elorrioko Pilota Kluba. Kiroldegiko frontoia.
- 18:00 Umeen danborrada. Plaza
- 19:30 Xabi Aburruzaga (kontzertua). Plaza
- 22:00 Suzko zezena. Plaza
- 22:30 Maruxak (kontzertua). Plaza
Irailak 7 astelehena
- 12:00-14:00 / 17:00-20:00 Txu-txu trena
- Goizean Aldatsekua DJ Flyu.
- 13:00 Tortilla lehiaketa.Aldatsekua
- 14:00 Kuadrillen arteko bazkaria. Aldatsekua.a. *Mahai eta aulki banaketa goizeko 9etatik aurrera.
- 16:15 El Despiste fanfarria. Aldatsekua.
- 18:00 Kuadrillen jaitsiera. El Despiste fanfarria
- 18:00 Erin & Paula DJ-ak. Plaza
- 18:30 16 urtetik gorakoen kuadrillen arteko jolasak. Plaza
- 19:00 “Ufadak” La Pulga eta lagunak (flamenkoa). Urarka.
- 20:30 Erromeria.Txosnagunea.
- 22:00 Suzko zezena. Plaza
- 00:30 DJ Disko Fusion. Plaza.
Irailak 8 asteartea
- 11:30-14:00 / 16:30-19:00 Haur parkeak.
- 18:00 Elorrioko buruhandiak. Plaza
- 18:00 Anepe (dantza klasea).Txosnagunea
- 18:00 C.D. Elorrio – Amorebieta “C” – Zaldua. Triangeluarra (lehentasunezko maila). Elizalde. Gizonezkoen partidak. Antolatzailea: C.D. Elorrio
- 19:00 “Gota” Txema Muñoz (magia). Plaza.
Irailak 9 asteazkena
- 16:30 Umeentzako jolasak. Plaza Antolatzailea: Txintxirri Ikastola
- 17:00 3x3 saskibaloi lehiaketa. San Joseko kanastakIzen-emate librea (16 urtetik gorakoak). Antolatzailea: Udalaitz S.T.
- 17:00 Mus txapelketa. Txosnagunea Izen ematea 16:00etatik 16:45era.
- 18:00 Elorrioko buruhandiak. Plaza
- 18:00 Txokolatada. Plaza. Antolatzailea: Txintxirri Ikastola
- 18:00 C.D. Elorrio – Racing Santander – S.D. Eibar. Triangeluarra (3 RFEF maila). Emakumezkoen partidak. Elizalde. Antolatzailea: C.D. Elorrio
- 19:00 “Xelebreixon” Rojo Telón (zirkua). Urarka
Irailak 10 osteguna
- 18:30 Herri kirolak. Txosnagunea
- 19:00 Emakumezko beteranoen lagunarteko partida.Kiroldegia .Antolatzailea: Elorrio Txantxibiri Eskubaloia Kluba
- 19:00 “Artilusio” Markeliñe (kale antzerkia). Plaza
Irailak 11 ostirala
- 09:15 Ibilbide zirkularra Elorrio. (Plaza-San Roke-San Jose- autokarabana gunea-Arraiarte-San Agustin-Kurutzondo-Plaza-Kiroldegia-Txanberi-Angio-Gazeta-Gerbilla-Aldape-San Juan-Zenita-Argiñeta-Lekeriketa-Kurutzondo-Plaza-Aldatsekua). Antolatzailea / Organiza: Durangaldeko Bizidun Nagusien Elkartea
- 11:30 Hildako jubilatuen omenezko meza. Sortzez Garbiaren Basilika.
- 13:00 Kopaua Elorrioko jubilatuentzat eta ibiltarientzat. Aldatsekua.
- 18:00 Jubilatuentzako dantza. Aldatsekua.
- 18:00 Elorrioko buruhandiak. Plaza
- 19:00 “Intringulis” Adrián Conde (zirkua). Urarka
- 20:00 Bilboko Ganbera Abesbatza eta Orkestra. (Opera-Zarzuela). Arriola
- 20:30 DJ Txululu (tardeoa: 70, 80, 90 hamarkadak).Urarka.
- 22:00 Suzko zezena.Plaza.
- 22:30 Kontzertuak: Los Zopilotes Txirriaos. Ganondo.
Irailak 12 larunbata
- 8:00 Aldatsekua Sukalki eguna. Zatoz mozorroa jantzita! Antolatzailea: Iturrizoro elkarteartea
- 11:30-14:00 - 16:30-19:00 Haur parkeak / Parques infantiles.
- 12:00-14:00 - 17:00-20:00 Txu-txu trena.
- 13:00 Bitsaren jaia. Plazako frontoia.
- 16:00 Kaletrik (plaza dantza). Aldatsekua.
- 18:00 Txokolatada. Plaza . Laguntzailea: La Esperanza nagusien elkartea
- 18:00 Karrozen jaitsiera. Aldatsekua. Karrozen jaitsiera. Ibilbidea: Aldatsekua-Berrio Otxoa- Plaza-San Pio- taxi geltokia-ikastola-Errebonbillo-Errekakale-Plaza.
- 18:00 Disko Sound 4. Plaza
- 22:00 Suzko zezena.Plaza
- 22:30 DJ Kene.mp3 & DJ Sierritx & DJ Delko. Plaza.
- 23:00 Sukar Taldea (erromeria).Urarka
- 00:00 Dj-ak. Txosnagunea
Irailak 13 igandea
- 11:30-14:00 / 16:30-19:00 Haur parkeak.
- 12:00 Elorrioko kolore eta zaporeak (kulturarteko jaia). Kanpokale. Antolatzailea: ONG Kainabera GKE
- 13:00 Herri kirola. Jon Gisasola eta Goizeder Abendibar harrijasotze erakustaldian; Kepa Solozabal eta Ioritz Gisasola bikotea, Ainize Perez eta Xabier Zaldua bikotearen aurka aizkoran; Izaro Solozabal iparraldeko jokoen erakustaldia (ingude jasotzea eta txinga eramatea); bikote mistoak trontza desafioan. Plaza
- 18:00 Bertso saioa: Txaber Altube, Sustrai Colina, Oihana Bartra eta Miren Artetxe. Gai-jartzailea: Maite Berriozabal. Aldatsekua.
- 19:30 “Ioi” HAATIK Dantza konpainia (dantza ikuskizuna).Plaza