[ARGAZKI GALERIA] Elorrio Rugby Taldea eta Geurea, Euskal Ligako txapeldunak

Anboto 2026ko maiatzaren 30a

Emakumeen Geurea taldeak lehenengoz irabazi du Euskal Liga; gizonek, berriz, bigarren urtez jarraian lortu dute titulua. Elorrion harrera egin diete jokalariei.

Zarauzko Asti errugbi zelaiak Euskal Ligen finalak hartu ditu gaur. Senior kategorietan Elorrio Rugby Taldea izan da protagonista nagusietako bat; izan ere, emakume eta gizon seniorrek finala jokatu dute.

Geurea taldea Elorrio Rugby Taldeko, Zornotzako Urgozo taldeko eta Arrasateko errugbi taldeko jokalariek osatzen dute, eta bere ibilbidean lehen aldiz lortu du Euskal Ligako finalera heltzea. Taldeak maila handia erakutsi du urte osoan zehar eta merezimendu osoz lortu du titulua.

Elorrio Rugby Taldeko gizonek hirugarren urtez jarraian neurtu dituzte indarrak final batean. Duela bi urte Bilboko taldeak irabazi zuen titulua, eta iaz, berriz, Elorriok eskuratu zuen garaipena. Aurtengo denboraldian ere oso parekatuta aritu dira bi taldeak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!