Ekitaldiak azken urteetan herriko merkataritzak egindako ibilbidea gogoratzeko eta tokiko merkatariek Elorrioko bizitza ekonomiko eta sozialean izan duten ekarpena aitortzeko balio izan zuen. Gala "zoragarria" izan zela adierazi du EMEko kide eta Japi arropa dendako Ana Larreak. "Lan asko egin genuen galak behar bezala irteteko. 120 bat lagun batu ginen, eta denak irten zuen ondo. Elkarrizketek, aurkezpenek, bideoek, oroigarria banatzeko ekitaldiak. Oso hunkigarria izan zen".
Hainbat belaunalditakoak
Bertaratutakoek hainbat momentu berezigaz gozatu zuten. Besteak beste, elkartearen historiaren ibilbidea gogoratu zuten, eta urte hauetan guztietan elkarteagaz lotura izan duten bazkideek elkarregaz egoteko aukera izan zuten. Hainbat belaunalditako merkatariak batuta, galak erakutsi zuen transmisioa bere bidea egiten dabilela. Ekitaldi nagusia amaitzean, Arriolara bertaratutakoek giro lasaian jarraitu zuten ospakizunagaz, jai txiki bat eginda.