#0km

Elorrioko merkatarien gala bihar, elkarteak 25 urte bete dituela ospatzeko

Ekaitz Herrera 2026ko martxoaren 5a

EME Elorrioko Merkatarien Elkarteak zilarrezko ezteiak beteko ditu bihar. Etxean eta etxekoekin ospatuko du efemeride berezia, egungo eta iraganeko bazkideekin. Galan bideoak, musika eta sorpresak egongo direla iragarri dute, eta aurrerantzean ere beti bezain tinko lan egingo dutela adierazi. 

Arriola aretoa glamourrez beteko da bihar Elorrioko Merkatarien Elkartearen galan. Ekitaldia 20:00etan hasiko da, bertaratzen direnen photocallagaz. Behin ongietorriak amaituta, arreta oholtza gainean ipintzeko unea izango da. "Bideoak proiektatuko ditugu eta elkarteko kideak ikusiko ditugu horietan, euren esperientziak kontatzen. Era berean, ez da musikarik faltako, eta, jakina, ezta sorpresarik ere", iragarri du Ana Larrea EMEko kideak eta Japi arropa eta osagarri dendako arduradunak. Ekitaldia amaituta, luntxa egingo dute, eta 21:30ean musika jartzaileak egongo dira giroa berotzen. Jaia 23:30ean amaituko dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!