Ohiko modalitatea ez duen arren, Irazolak maila oso ona eman zuen eta gustura amaitu zuen jardunaldia, bai erakutsitako errendimenduarekin bai lortutako emaitzekin. Entrenamendu kronometratuetan bigarren postua eskuratu zuen, eta ondoren jokatutako bi lasterketetan hirugarren eta laugarren sailkatu zen, hurrenez hurren. Emaitza horiei esker, sailkapen orokorrean laugarren postuan amaitu zuen, podiumaren atarian.
