Peru Irazola podiumera igo zen Oviedon, Hard Enduroko Espainiako txapelketan

Anboto 2025ko api. 7a, 15:46

Peru Irazola lasterketa batean. (Argazkia: ArtRacing)

Lasterketa batean hirugarren geratu zen.

Peru Irazola Arbuluk (Elorrio, 1994) Hard Enduroko Espaniako Txapelketako bigarren proban parte hartu zuen orain asteburu bi Oviedon. Hitzorduak lasterketa bi izan zituen. Zapatuan hirugarren sailkatu zen elite mailan eta domekan bosgarren. Emaitza horrekin txapelketako sailkapen nagusiko hirugarren tokian kokatu da elorriarra. Hiru proba falta dira txapelketa amaitzeko: apirilaren 12an Ourensen (Galizia), urriaren 19an La Pesqueran (Cuenca, Gaztela-Mantxa) eta azaroaren 15ean Golmayon (Soria, Gaztela eta Leon).

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!