Murgoitio eta Urkiaga beste behin maila gorenean, oraingoan Aldapegoran

Maialen Zuazubiskar 2025ko urr. 25a, 15:50

Astebeteko epean bigarren garaipena eskuratu dute Gontzal Murgoitio elorriarrak eta Itsasne Urkiaga zornotzarrak. Joan zen asteburuan Aramotzeko mendi lasterketa irabazi zuten biek.

Durangaldeko Kopako azken lasterketa jokatu da gaur goizean, eta bertan Gontzal Murgoitio eta Itsasne Urkiaga izan dira nagusi. Murgoitio hasiera-hasieratik jarri da lasterketa buruan eta nagusitasunez irabazi du. Bigarren Andres Garcia helmugaratu da eta hirugarren Pello Berrizbeitia.

Emakumezkoetan Itsasne Urkiaga zornotzarrak sasoi betean dagoela erakutsi du beste behin. Bera izan da nagusi eta bigarren sailkatuari Nora Narbaizari 7 miñutuko aldea atera dio. Hirugarren Amagoia Legarra sailkatu da.

Aranburu eta Urkiaga Kopako irabazle
Zortzi lasterketaz osatuta egon den Durangaldeko Kopa gaur bukatu da.  Gizonezkoetan Irazu Aranburuk irabazi du, Ander Jauregi eta Peio Lagosen aurretik. Laugarren postua Iñigo Praderarentzat izan da eta bosgarrena Julen Orbegozorentzat. 

Emakumezkoetan, Itsasne Urkiagak eskuratu du txapela, Leire Uribe eta Nora Narbaizaren aurretik. Laugarren postua Lola Oyarzabalentzat izan da eta bosgarrena Zutoia Odriozolarentzat. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!