Elorrio Ferixa Nausikoak

[ARGAZKI GALERIA]: Sukalkien gozoak eta mozorroen koloreak bat egin dute Elorrioko jaietan

E.H. 2025ko ira. 13a, 18:05

Elorriarrak Ferixa Nausikoetako egunik parte hartzaileenetako batean sartuta dabiltza: sukalki eta mozorro egunean. Aldatsekua parkearen inguruak sukaldaririk finenen eta parrandazalerik bihurrienen topaleku izan dira. Batzuek zein besteek, osagai berdinak erabili dituzte: umore ona eta kolorea. (Argazkiak: Lucia Meruelo) 

Gauean, DJ Delko eta DJ Sierritx ibiliko dira plazako giroa berotzen, Rumbo a Tijuana mariatxiak Urarkan eta DJ gaua izango dute txosnetan, Natrixx & Kifi Boy, Lamikiz eta Sierritxekin. Bihar, umeentzako jolasek, munduko kulturetako mokaduek, bertso-saioak, herri-kirolek eta Tio Teronen Semeak taldearen ikuskizunak itxiko dituzte jaiak. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!