Itsaso Basauri kultur zinegotziak jaien aurkezpeneko prentsaurrekoan azpimarratu duenez, "egitaraua elorrioko eragile eta langile askoren artean osatzen da". Lan kolektiboaren emaitza izan dela azaldu du zinegotziak. Apustu ekonomiko "sendoa" egin du udalak 260.000 euroko inbertsioagaz.Jai parekideen aldeko aldarria egiteaz gainera, eraso matxista zein arrazistak prebenitzeko kanpainak martxan jarriko dituzte. Horrez gain, erasoren bat gertatuz gero, bertara deitzeko telefono zenbaki bat ere jarriko dute.
Adin tarte denentzako ekitaldiak izango dira. Ume eta gazteentzako suzko zezena, erraldoiak, haur parkea, bitsaren jaia eta beste hainbat ekintza izango dira. Gazteentzako berriz, Zintzilik emozioen laborategia izango da Ganondon.
Tradizio handiko ekitaldiak ere izango dira, karrozen jaitsiera, Sukalki Eguna, bertsolariak, erromeriak eta Elorrioko kolore eta zaporeak, besteak beste. Musikari dagokionez, Tatxers, Süne, Haize Arrosa, Nekktar, Against You eta Hofe izango dira oholtza gainean, besteak beste.
Era berean, jaiei izena ematen dien Ferixa Nausikoetako Abere, nekazaritza eta artisau azoka irailaren 7an izango, Ferixalekuan.
Sabina Aizpururen kartela
Bestalde, Sabina Aizpuru elorriarra izan da kartel lehiaketaren irabazlea. Jone Guenetxea ANBOTOko zuzendariak saria eman dio gaur goizeko aurkezpenean. Aizpuruak txapelketa hau irabbazten duen bigarren aldia da hau. 2018an ere elorriarraren kartel batek iragarri zituen jaiak.
IRAILAK 5, BARIKUA
- 18:00-20:00 Udaletxeko ataria. Ferixa Nausikoetan eraso matxistak prebenitzeko material banaketa: telefonoen txartelak, protokoloa, betaurrekoak, edalontziak, pultserak...
- 20:00 Txosnagunea. Txosnen irekiera Bixkor txarangarekin
- 22:00 Txosnagunea. Kontzertuak: Nekktar, Against You, Hofe
IRAILAK 6, ZAPATUA
- 11:30-14:00/ 16:30-19:00 Haur parkeak
- 13:00 Esteibarlanda. Bitsaren jaia.
- 14:30 Txosnagunea. Elkartasun bazkaria
- 17:15 Kiroldegia. Elorrioko – Antxo – Sasikoa. Hiru aldeko partidak Antolatzailea: Elorrioko Buskantza FKE +info: @elorriokobuskantzafke
- 18:00 Plaza. Elorriokoburuhandiak
- 18:30 Plaza. Ondalan erraldoien konpartsa
- 19:00 Plaza. Erromeria: Gauargi taldea
- 20:00 Plaza.Txupinazoa eta pregoia: pertsonak zaintzen eta etxeko lanetan diharduten emakumeak
- 22:15 Plaza. Suzko zezena
- 22:30 Plaza. Danborrada
- 23:00 Urarka. Tik Tara (salsa)
- 00:00 Txosnagunea. Dj-ak
IRAILAK 7, DOMEKA
- 10:00 Ferixalekua. Abere, nekazaritza eta artisau azoka.
- Goizean Txistularien kalejira Antolatzailea: Elorrioko txistulariak
- 12:30 Kalejira. Fanfarria Ku-Klux
- 18:00 Plaza. Umeen danborrada
- 19:30 Plaza. Haize-arrosa kontzertua (triki, pop, rock)
- 20:00 Txosnagunea. Afariak (takoak)
- 22:15 Plaza. Suzko zezena
- 22:30 Ibiltaria. Correfoc K de Calle. “Kaña Resurrections 3.0”
IRAILAK 8, ASTELEHENA
- 12:00-14:00 17:00-20:00 Txu-txu trena
- Goizean. Aldatsekua. DJ Flyu
- 13:00 Aldatsekua. Tortilla lehiaketa
- 14:00 Aldatsekua. Koadrilen arteko bazkaria. *Mahai eta aulki banaketa goizeko 9etatik aurrera
- 17:00 Aldatsekua. Joselontxos Txaranga
- 18:00. Koadrilen jaitsiera. Joselontxos Txaranga
- 18:00 Plaza. Elorrioko DJ-ak
- 18:30 Plaza. 16 urtetik gorakoen koadrilen arteko jolasak
- 19:00 Urarka. Erromintxelak (swing, folk)
- 21:00 Txosnagunea. Erromeria Mugi Panderoa
- 22:15 Plaza. Suzko zezena
- 23:30 Plaza. DJ Bull
IRAILAK 9, MARTITZENA
- 11:00-14:00 16:30-20:00 Ganondo. Zintzilik emozioen laborategia
- 11:30-14:00 16:30-19:00. Haur parkeak
- 18:00 Plaza. Elorrioko buruhandiak
- 18:00 Elizalde. C.D. Elorrio – Athletic Club – S.D. Eibar. Hiru aldeko partidak. (3 RFEF maila), Antolatzailea: C.D. Elorrio
- 19:00 Plaza. Kale-antzerkia “Wellcome” Ganso & Cia
IRAILAK 10, EGUAZTENA
- 11:00-14:00 16:30-20:00. Ganondo. Zintzilik emozioen laborategia
- 16:30 Plaza. Umeentzako jolasak. Antolatzailea: Txintxirri Ikastola
- 17:00 San Joseko kanastatan. 3x3 saskibaloi txapelketa. Antolatzailea: Udalaitz S.T.
- 17:00 Txosnagunea. Mus txapelketa. Izen ematea 16:00etatik 16:45era
- 18:00 Plaza. Elorrioko buruhandiak
- 18:00 Plaza.Txokolatada . Antolatzailea: Txintxirri Ikastola
- 18:00 Elizalde. C.D. Elorrio – Abadiño. Gizonezkoen partida (lehentasunezko maila) . Antolatzailea: C.D. Elorrio
- 19:00 Plaza. Kale antzerkia. “Art-Lucio” Markeliñe
IRAILAK 11, EGUENA
- 18:30 Kiroldegia. Etxekoak Durangoko Ibaizabal taldearen aurka. Antolatzailea: Elorrio Txantxibiri Eskubaloia Kluba
- 19:00 Urarka. Zirkoa “Baboom”. Xabi Larrea
- 20:00 Txosnagunea. Kontzertua: Edu Zardoya
IRAILAK 12, BARIKUA
- 09:15 Plaza. Zirkularra Elorrio (Plaza-San Roke-San Jose- Autokarabana Gunea-Arraiarte-San Agustin-Kurutzondo-Plaza-Kiroldegia-Txanberi-Angio-Gazeta-Gerbilla-Aldape-San Juan-Zenita-Argiñeta-Lekeriketa-Kurutzondo-Plaza). Antolatzailea: Durangaldeko Bizidun Nagusien Elkartea
- 11:30 Sortzez Garbiaren Basilika. Hildako jubilatuen omenezko meza
- 13:00 Aldatsekua. Kopaua Elorrioko jubilatuentzat eta ibiltarientzat
- 18:00 Plaza. Elorrioko buruhandiak
- 18:00 Aldatsekua. Jubilatuentzako dantza
- 19:00 Urarka. Zirkoa “Yugen”, La Banda Teatro Circo
- 20:00 Arriola. “Hitaz Orhoit” ikuskizuna, Kresala Dantza Taldea
- 21:00 Probalekua. LIX. Idi proba txapelketa
- 22:15 Plaza. Suzko zezena
- 22:30 Plaza.Txosnaguneak antolatuta. Kontzertuak: Tatxers, SÜNE
IRAILAK 13, ZAPATUA
- 8:00 Aldatsekua. Sukalki eguna. Antolatzailea: Iturrizoro elkarteartea Zatoz mozorroa jantzita!
- 11:30-14:00 16:30-19:00 Haur parkeak
- 12:00-14:00 17:00-20:00. Txu-txu trena
- 13:00 Esteibarlanda. Bitsaren jaia
- 16:00 Aldatsekua. Eingo plaza dantza eta euskal kantak
- 18:00 Plaza. Txokolatada. Laguntzailea: La Esperanza nagusien elkartea
- 18:00. Aldatsekua. Karrozen jaitsiera
- 18:00 Plaza. Disko Sound 4
- 21:00 Probalekua. LIX. Idi proba txapelketa
- 22:15 Plaza. Suzko zezena
- 23:00 Plaza. DJ Delko & DJ Sierritx
- 23:00 Urarka. Mariatxi Rumbo a Tijuana
- 00:00 Txosnagunea: Dj gaua Natrixx, Lamikiz, Sierritx
IRAILAK 14, DOMEKA
- 11:30-14:00 16:30-19:00 Haur parkeak
- 12:00 Kanpokale. Elorrioko kolore eta zaporeak. Antolatzailea: ONG Kainabera GKE
- 13:00 Plaza. Herri kirolak
- 18:00 Aldatsekua. Bertso saioa: Aner Peritz, Onintza Enbeita, Unai Iturriaga eta Oihana Iguaran. Gai-jartzailea: Maite Berriozabal
- 19:30 Plaza. “Haurreskolari” dantza ikuskizuna, Tio Teronen Semeak
IRAILAK 15, ASTELEHENA
- 21:00 Probalekua LIX. Idi proba txapelketa. Sari banaketa