Solatsu Teileriak ateak zabaldu ditu

Anboto 2025ko uzt. 22a, 16:08

Elorrioko San Agustin Etxebarria elizaren alboan dago teileria zaharberritua. Urrian egingo dute inaugurazio ofiziala, Europako Ondare Jardunaldietan. Bisita librea eta umeentzako tailerra egingo dituzte. Aurreratu dutenaren arabera, Salamancako teilaginak, Aldundiko arduradunak, Elorrioko Udaleko kideak, eta Urkiola Landa Garapenekoak egongo dira, besteak beste. 

Solatsuk teilagintzaren berri ematen du, besteak beste, Ane Miren Arriaga eta Marisa Martinsen eskutik. "Eraberritze  lanak argazki batean oinarrituta egin ditugu, non aintzina teilatua izan zuela ikus daitekeen; izan ere, teileria guztiak ez ziren estaliak. Egia esan, bertako langileak, teilaginak, ez zeuden ondo ikusita; lanbide zikina zen, oso gogorra, eta kanpotarrek egiten zuten, gehien bat, Asturiastik zetozenek. Gremio hizkera bat ere sortu zuten, xiriga", azaldu du Arriagak. Datorren ikasturtean zehar, besteak beste, ikastetxea animatu gura dituzte bisitak egitera. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!