Txaber San Pedrok hiru egunetan egin ditu Elorrio eta Santiago arteko 800 kilometroak bizikletan

Anboto 2025ko eka. 19a, 11:12

Txaber San Pedro Santiago de Compostelako katedralaren aurrean.

Atzo gauen heldu zen helmugara. Erronka beteta "arantza bat atera" du aurreko saiakera bietan amore eman behar izan zuelako.

Txaber San Pedro (Elorrio, 1984) iaioa da egun gutxitan kontzentratutako erronka gogorrak amaitzen. Iaz Granguanche 'non stop' proba egin zuen Kanariar uharteetan: 800 km, bost etapatan. Oraingoan ere 800 kilometro egin ditu, baina kasu honetan hiru egunetan. Astelehenean goizaldeko 02:30ean irten zen Elorriotik eta atzo 22:30 inguruan heldu zen Santiagora.

Oraingoa hirugarren saiakera izan da. Aurreko bietan, iazko urrian eta Aste Santuan, amore eman behar izan zuen Burgos inguruan; lehenengo saiakeran lesio batengatik eta bigarrenean infekzio batengatik. "Oraingoan zortea izan dut eta ez dut inolako arazorik izan", azaldu du.

Birritan kalean egin du lo. 800 metrotik gorako garaieran zebilenez, gauetan "fresko" egiten zuen haizeagatik. "Lau ordutara ez zen helduko gau bitan egindako loa", gogoratu du. Egunez, aldiz, kontrakoa gertatzen zitzaion: bero handiek loa eragozten zioten.

Nekatuta, baina pozik dago esperientziagaz. "Kilometro asko dira eta hiru egunetan egitea amets bat zen. Gainera, arantza bat sartuta nuen aurreko saiakera biengatik eta ateratzea lortu dut", adierazi du.

Gau bitan kalean egin du lo.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!