[ARGAZKI GALERIA] Mikel Zenitagoia eta Eneko Salaberria erraz nagusitu dira Elorrioko aizkora apustuan

Anboto 2025ko mai. 10a, 18:35

Irabazleek ia 20 minutuko aldea atera diote Gallastegi-Urretabizkaia bikoteari.

Kana-erdiko zortzi enbor nork bizkorrago moztu aizkora apustua egin dute gaur Elorrioko probalekuan. Bi bikote aritu dira nor baino nor gehiago: Mikel Zenitagoia 'Basajaun' eta Eneko Salaberria 'Txikito', Bittor Gallastegi 'Txopo'-ren eta Ander Urretabizkaiaren kontra.

Zenitagoia eta Salaberria erraz nagusitu dira. Orduerdi pasatxoan osatu dute lana: 32:45. Gallastegik eta Urretabizkaiak ia hogei minutu gehiago behar izan dituzte lan berdina amaitzeko: 51:49.

Apustuak ikusmina eragin du eta Elorrioko probalekua bete egin da adin guztietako jendearekin. Trikitixak jai-giroa jarri du eta apustuaren aurretik herri kirol erakustaldiak izan dira, besteak beste, Urdax Magunazelaia harri-jasotzailearekin.

Argazkiak: Lucia Meruelo

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!