Aranaren berbetan, "luze" egin zaizkie azken hiru jardunaldiak. "Azkenengo asteak luzeak egin zaizkigu, baina igoera lortuta, oso pozik gaude guztiok". Presaka ibiltzeak ondorioak izan ditu gaurko partidan ere. "Partiduaren lehenengo zatian euren zelaian egon gara, eta aukera garbiak izan ditugu; presaren eraginez erabaki txarrak hartu ditugu beharbada, baina ondo jokatu dugu. Lehenengo zatiaren amaiera aldera beraiek ere izan dituzte aukerak, gure akatsengatik. Bigarren zatian ere, gurea egiten ibili gara, batez ere eskuma aldetik saiatu gara, baina erabaki txarrak hartu ditugu, eta zorte txarra ere izan dugu; poste bat izan dugu, eta baloiren bat marrapean atera digute. 90. minutuan, merezitako gola sartzea lortu dugu".