Martxoak 8

Mendi bizikletarako zaletasuna partekatuz aldarrikatu dute berdintasuna

Anboto 2025ko mar. 10a, 10:07

Atzoko irteerako irudia.

Emakume eta gizon talde batek Elorriotik Abadiñora arteko joan-etorria egin zuten domekan, mendi bizikletarako zaletasuna partekatuz.

Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira, mendi bizikletako ibilbide bat antolatu zuten atzo Elorrion. Ibilbide erraza zen —Elorriotik Abadiñora— eta emakumeak nahiz gizonak gonbidatuta zeuden, beti ere denak elkarrekin ibiltzeko baldintzagaz. Irudiak erakusten duen moduan bietatik batu zituen ekimenak eta dena "primeran" irten zela adierazi du Leire Arteaga antolatzaileak. Amaieran pintxo eta trago baten bueltan batu ziren.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!