Elorrion mendi bizikletarekin egiteko irteera antolatu dute martxoaren 9ko domekan. Ibilbide erraza da eta Elorriotik Abadiñora arteko joan-etorria egingo dute: 25 kilometro inguru. 09:45ean jarri dute hitzordua, Elorrioko plazan. Irteera 10:00etan izango da.
Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira antolatutako ekimena da eta emakumeak nahiz gizonak parte hartzera gonbidatuta daude, beti ere denak elkarrekin eta erritmo berean ibilita.
Izena emateko azken eguna martxoaren 6a da. Bi modutara egin daiteke: leireaa1972@gmail.com helbide elektronikora idatzita ala 635 704 512 telefonora deituta.
Leire Arteaga da ekimenaren antolatzailea. Elorrioko Txirrindulari Elkarteko eta Bizikume emakumeen txirrindulari klubeko kidea da. Txirrindulari elkartearen, udalaren eta Malda Bikesen laguntza izango du irteera aurrera eramateko.
Arteagak behin baino gehiagotan antolatu ditu antzerako irteerak. Esaterako, iazko azaroan antolatutakora 20 emakumetik gora batu ziren.