[BIDEOA] Jendetza batu da Betsaide pareko elkarretaratzean

Irati Otadui - Aritz Maldonado 2025ko mar. 5a, 13:17

Jendetza batu da Betsaide parean Langile batzordeak deituta eguardian egin den elkarretaratzean. 'Lan istripu gehiagorik ez! Nahiko da!' lelopean egindako mobilizaziora langileak, sindikatuetako ordezkariak, herritarrak eta udal ordezkariak batu dira. 

Ordu erdiz iraun du protestak. Gaur arratsaldez itzuli dira langileak lanera, 24 orduko lanuztearen ostean. Bezperako lan istripu larrian hil zen 38 urteko Y. B. gogoratu dute, eta bere senideei babesa eta elkartasuna agertu diete. 

Elkarretaratzea, eguenean

Bestalde, LABek, Ernaik eta Sortuk elkarretaratzera deitu dute eguenerako ; 18:30ean egingo dute, Elorrioko plazan. Hain zuzen ere, LAB sindikatuak ohar baten bidez salatu du 2019an ere istripu larria izan zuela azpikontratatutako beste langile batek. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!