Margo gorria jaurti eta pintaketak egin dituzte Elorrioko Betsaide enpresan

Anboto 2025eko martxoaren 5a

Goizaldean ezezagunek margo gorria jaurti dute Elorrioko Betsaide enpresaren aurrealdera. Horrez gainera, margoketak ere egin dituzte Y. B langilearen heriotza salatzeko. 

Besteak beste, "Betsaide errudun" eta "ETT-ak suntsitu" margoketak egin dituzte enpresako aurrealdean, eta margo gorria ere jaurti dute.

Bestalde, Enpresa Batzordeak, Kontseiluak eta Zuzendaritzak deituta, elkarretaratzea egingo dute gaur, 12:00etan. Sindikatuek eta Elorrioko Udalak ere bat egin dute mobilizazioagaz; langileak ez dira gaur arratsaldeko txandara arte itzuliko, lanuztea dela eta.  

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!