[BIDEOA] Zelan heldu zen Txaber San Pedro tabernari elorriarra gabarraren atzeko ontzira?

Anboto 2024ko api. 12a, 13:26

Ospakizuna bertatik bertara jarraitu zuen gabarraren atzetik zozketa baten plaza hori irabazi eta gero.

Athleticen Kopa garaipeneko ospakizuna toki eta ikuspuntu pribilegiatu batetik bizi zuen Txaber San Pedro. Nerbioi errekan bertan egon zen, ontzi batean, gabarra famatuari jarraitzen. 

Sampedro Elorrioko Xelai tabernako arduraduna da. Bertan garagardo marka zehatz bat saltzen dute, Athleticen babesle ere badena. Ildo horretatik, marka horrek bere bezero tabernarien artean zozketa egin zuen ontzi batean joateko aukera izateko. San Pedro irabazleetako bat izan zen. Handik bidali zuen ikusgai dagoen bideoa. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!