Elorrioko Hori-Hori pilota kluba Euskal Herriko txapeldun geratu da gazte mailako paleta goman

Anboto 2024ko urt. 30a, 11:13

Garazi Agirresarobe, Malen Berrueta eta Julene Inunciaga gazte mailako txapeldunak. (Argazkiak: Hori-Hori)

Joan zen zapatuan jokatu zen finala Gasteizko Ogeta pilotalekuan.

Elorrioko Hori-Hori klubeko gazteek txapelak batzen jarraitzen dute. Iaz, besteak beste, Bizkaiko herri arteko txapelketa irabazi zuten paletan goman. Joan zen zapatuan, berriz, Euskal Herriko kluben artekoan nagusitu ziren, Gasteizko Ogeta frontoian. Gazte mailan Garazi Agirresarobek, Malen Berruetak eta Julene Inunciagak egindako lan bikainari esker lortu dute txapela Elorrioko Hori-Hori klubarentzat. Finalean Larraun kluba menderatu zuten: 15-3.

Hori gutxi balitz, hirugarren sailkatuak ere Hori-Hori klubekoak dira: Elene Garcia eta Haizea Irañeta. Hirugarren eta laugarren posturako partiduan, 15-11 irabazi zuten Joko Alai klubaren kontra.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!