'Wikiemakumeok' dokumentala eskainiko du Berbalagun taldeak Elorrion otsailaren 1ean

Anboto 2024ko urt. 29a, 10:43

Ikustaldi interaktiboa Elorrioko Iturri Kultur Etxean izango da, otsailaren 1ean, 18:00etatik 20:00ak arte. 

Berbalagun taldeak antolatuta, 'Wikiemakumeok' dokumentala eskainiko dute Iturri Kultur Etxean, otsailaren 1ean. Ikus-entzunezkoak wikipediako euskal editore-taldearen prozesua kontatzen du, Wikiemakumeok taldearen genealogia berreskuratuz. 

Ikustaldi interaktiboa 18:00etatik 20:00ak arte izango da, eta parte hartzeko izena eman behar da 639 400 786 zenbakira whatsappa bidalita. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!