'Udalatx, ura eta atxa' dokumentala proiektatuko dute eguenean Arriolan

Anboto 2024ko urt. 16a, 13:31

Lana Mendi Film jaialdiko sail ofizialean estreinatu zuten, abenduan. 

Arrasateko Besaide Mendizale Elkarteak Udalatx mendiaren balio historikoa, kulturala eta naturala goraipatzen dituen dokumentala ondu du, eta eguenean hori ikusteko aukera egongo da. Dokumentala 40 minutukoa izango da, eta bertan hainbat adituren iritziak jasotzen dira.

Erdella Mendizale Taldeak antolatu duen ekitaldian bi pase egongo dira: lehena, 19:00etan, euskara hutsean, eta bigarrena, 20:00etan, gaztelerazko azpitituluekin. Erdellako kideek herritarrak gonbidatu dituzte, bertara joateko. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!