Lan istripu hori salatzeko sindikatuek elkarretaratzeak egin dituzte gaur. LAB sindikatua, ESK, Steilas, EHNE eta Hiru sindikatuekin mobilizatu da Bilbon, Bizkaiko Foru Aldundiaren aurrealdean. Bertan, basogintzako sektorean dagoen "hilkortasun handiaren aurrean, erakundeek duten pasibotasuna" salatu dute.
CCOO-ko kideak, berriz, Elorrion egin dute elkarretaratzea. CCOO-koek "ikerketa zorrotzak" egitea eskatu die Osalani eta Lan Ikuskaritzari.