LAB sindikatuak ohar bidez jakitera eman duenez, 54 urteko langile bat hil da Elorrion, lan-istripua izanda. Lan istripua irailaren 5ean gertatu zen. Lan istripu "oso larria" izan zen eta barikuan langilea hil egin zen. "Dirudienez, Elorrioko baso-eremu batean lanean ari zela zuhaitz batek buruan jo zion langileri", azaldu dute.
Bestalde, sindikatuak jakinarazi du, aurten 33 pertsona hil direla jadanik Euskal Herrian lanean ari zirela.