Sindikatuek elkarretaratzeak deitu dituzte biharko, Elorrion lanean ari zela hildako beharginaren heriotza salatzeko. LAB sindikatuak adierazi duenez, basogintzaren sektorean "urtero" egoten dira hildakoak, nahiz eta sektore horretan "langile gutxi" egon. "Plantilla murritzak, basoan bakarka lanean aritzea eta errekurtso prebentiborik eza" ipini dituzte arrisku faktore modura. LAB sindikatua ESK, Steilas, EHNE eta Hiru sindikatuekin mobilizatuko da bihar, Bilbon, Bizkaiko Foru Aldundiaren aurrealdean.
CCOO-ko bideak, berriz, Elorrioko plazan mobilizatuko dira. 11:00etan ekingo diote protesta ekitaldiari. Sindikatuak "ikerketa zorrotzak" egitea eskatu die Osalani eta Lan Ikuskaritzari. "Heriotzaren arrazoiak argitzeaz gainera, halako lan istripurik berriro ere ez gertatzeko neurri prebentiboak hartzea" eskatu dute. Era berean, herritarrak deitu dituzte mobilizazioan parte hartzera.
Irailaren 5ean, 54 urteko behargin batelk lan istripua izan zuen Elorrion, basoan lanean zebilela. Ospitaletaratu eta egun gutxira hil zen, irailaren 8an. LAB sindikatuak jakinarazi zuenez, "dirudienez, zuhaitz batek buruan jo zion langileari". Bestalde, sindikatuak jakinarazi du, urte hasi zenetik 36 pertsona hil direla Euskal Herrian, lanean ari zirela.