Elorrioko Udalak "gaitzespen irmoa" adierazi sexu askatasunaren aurkako delituaren aurrean

Anboto 2023ko abu. 11a, 21:17

Atzo Ertzaintzak jakinarazi zuen 48 urteko gizon bat atxilotu zuela Elorrion kalean bi adingaberi, haien baimenik gabe, telefono mugikorrarekin argazkiak atera eta grabazioak egin zizkielako eta, gainera, haietako bati hankak ukitu zizkiolako. 

Jazoera horren aurrean Elorrioko Udaleko Bozeramaileen Bilera egin eta adierazpen bat argitaratu dute. Gertatutakoa gaitzetsi dute giza eskubideen urraketa "larri eta onartezina" delako. Horrez gainera adingabeen familiekin hartuemanetan jarri direla azaldu dute korporazioaren "babes osoa" helarazteko.

Hona adierazpen osoa:

"Elorrioko Udalak gaitzespen irmoa adierazi nahi du aste honetan herrian bertan izandako indarkeria kasuagaitik.

Oraingoan adin txikikoak izan dira eraso hau jasan dutenak. Hau nazkagarria da.

Emakume izateagaitik jasaten dugun edozein indarkeria mota Giza Eskubideen urraketa larri eta onartezina da.

Bestalde, txalotzekoa da herritarren eskuhartzeak gizon hau auzitegietara eramatea ahalbidetu duela.

Gure herriko kaleetan erasotzaileak, ezdira inpunitate osoz ibiliko. Herrian horrelako beste kasurik ikusi edo ezagutu ezkero salatzera animatzen zaituztegu.

Udaleko arduradunak harremanetan jarri dira adingabe horien familiekin, korporazioaren babes osoa helarazteko eta behar izan dezaketen laguntza eskaintzeko.

Elorrioko Udaletik, herritar guztiei zuzendutako sentsibilizazio eta prebentzio ekintzak indartzen jarraituko dugu. Lanean jarraituko dugu jasangaitzak diren egoera hauek desagertarazi daitezen, hemen etaedozein herritan."

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!