Joan den astearte arratsaldean, Elorrioko Udaltzaingoak Ertzaintzari jakitera eman zion Bizkaiko herri horretan bi adingabek sexu-askatasunaren aurkako ustezko delitu bat jasan zutela eremu publikoan gizonezko baten aldetik.
Lekura hurbildu zenean, Ertzaintza gertatutakoa ikertzen hasi zen, eta jakin ahal izan zuen bertan zegoen gizon bat bi neskarengana hurbildu zela eta modeloak izan nahi zuten galdetu ziela. Jarraian, adingabeen baimenik gabe argazki batzuk atera zizkien eta grabatu ere egin zituen, eta bati hankak ukitu zizkion argazkiak ateratzearen kontua errepikatuz.
Agenteek egiaztatu zuten susmagarriaren telefono mugikorrean hainbat argazki zeudela, eta gizona atxilotu zuten sexu-askatasunaren aurkako delitu bat leporatuta. Atxilotua Ertzaintzaren egoitzara eraman zuten zegozkion eginbideak betetzeko. Atxilotua Durangoko Epaitegiaren eskuetan jarri dute gaur, eta epaileak espetxeratzeko agindua eman du.