Ferixa Nausikoak

[EGITARAUA]: Erdella Mendi Taldeak eta Berrio-Otxoa Orfeoiak botatako txupinazoagaz hasiko dituzte jaiak Elorrion

Anboto 2023ko uzt. 18a, 13:37

Irailaren 1etik irailaren 9ra Ferixa Nausikoak ospatuko dituzte Elorrion. Jai egitarau osatzeko 170.000 euro erabili dituzte. 

Irailaren 2tik 12ra bitartean ospatuko dituzte aurten Ferixa Nausikoak. Aurten 50 urte betetzen dituzten herriko bi elkartetako kideek jaurtiko dute txupinazoa: Erdella Mendi Taldeko eta Berrio-Otxoa Orfeoiko kideek. "Guretzat ohorea da jaiak beraien eskutik hastea", adierazi du Itsaso Basauri jaietako zinegotziak gaur goizean emandako prentsaurrekoan.

Jaietako egitarauari dagokionez, urtero bezala egitarau oparoa antolatu dute Elorrion. "Adin eta gustu guztiak asetzeko ahalegina egin dugu", esan du Basaurik. Basaurik azaldu duenez, ohiko ekintzak eta baita tradizioz egiten diren beste hainbat ere egongo dira. Eta nola ez, musika eta kontzertuek ere garrantzi berezia izango dute: Xabi Aburruzaga, Kai Nakai eta Esne Beltza izango dira oholtzan, besteak beste. 

Bestalde, Iñaki Larrañaga Arriolako arduradunak azpimarratu du aurten nerabeei egokitutako gune bat egongo dela Ganondo parkean, eta etxeko txikienentzat ere hiru egunez parkea egongo dela, besteak beste. 

Horrez gain, Julene Lazkano Elorrioko alkateak gogorazi du jaiak "guztienak eta guztientzako" direla. "Ez dugu eraso matxista, homofobiko eta transfoborik onartuko; ezta beste motatako erasorik ere", bukatu du irmo.

EGITARAUA

Abuztuak 31, eguena

  • 22:00 Sua eta Ray?Oh...Needa! Gaztetxean. 

Irailak 1, barikua

  • 15:00 Bazkaria elizpean. 
  • 17:00 Miseriaren adarrak EKIDA. Bertso ikuskizuna. Plazan
  • 18:00-21:00 Indarkeria matxistarik gabeko jaiak: Informazio gunea. Plazan.
  • 20:00 Txosnagunearen irekiera.
  • 22:00 Kontzertuak: Iskanbila eta Skabidean. Txosnagunean.
  • 00:00 Denso eta Malakias. Gaztetxean
  • 00:30  DJ Javi P3z. Ateneoan.

Irailak 2, zapatua

  • 11:30-14:00 / 16:30-19:00 Haur parkeak
  • 13:00 Bitsaren jaia.  Esteibarlanda. 
  • 14:30 Elkartasun bazkaria. Txosnagunean.
  • 18:00 Elorrioko buruhandiak. Plazan.
  • 18:15 Sugarri Fanfarrea, kalejira. Plazan.
  • 19:00 Erromeria: Gauargi taldea. Plazan.
  • 20:00 Txupinazoa eta pregoia: Berrio-Otxoa Orfeoia eta Erdella Mendizale Taldea. Plazan.
  • 21:00 Fitoskins, Txerrikumeak eta Galazota. Gaztetxean.
  • 22:15 Suzko zezena. Plazan
  • 22:30 Danborrada. Plazan
  • 23:00 Lebond (bertsioak). Urarkan
  • 00:00 DJ Pary&Tiza. Txosnagunean.

Irailak 3, domeka

  • 10:00 Abere, nekazaritza eta artisau azoka
  • Goizean Txistularien kalejira. Antolatzailea: Elorrioko txistulariak
  • 11:30 Kalejira. Fanfarria El Despiste
  • 13:00 Elen eta Maddi. Txosnagunean.
  • 18:00 Umeen Danborrada. Plazan.
  • 19:00 Pilota eta pala partidak. Kiroldegian. Antolatzailea: Hori-hori pilota kluba
  • 19:30 Xabi Aburruzagaren kontzertua. Plazan.
  • 20:00 Afariak Anbotoperen eskutik. Txosnagunean.
  • 22:15 Suzko zezena. Plazan.
  • 22:30 Correfoc Drakonia. Ibiltaria.

Irailak 4, astelehena

  • 12:00-14:00 / 17:00-20:00 Txu-txu trena
  • 14:00 Koadrilen arteko bazkaria eta tortilla lehiaketa. Aldatsekuan.
    *Mahai eta aulki banaketa goizeko 9etatik aurrera
  • 15:30 Sound disko festa. Aldatsekuan.
  • 18:00 Koadrilen jaitsiera.
  • 18:00 Disko Larima, Urko eta Urtza-rekin. Plazan.
  • 18:30 16 urtetik gorakoen koadrilen arteko jolasak. Plazan
  • 19:00 Rumbo a Tijuana. Mariatxiak. Urarkan.
  • 22:00 Zutik elektrotxaranga. Txosnagunean.
  • 22:15 Suzko zezena. Plazan.
  • 22:30 Makro Disko Festa Maximus. Plazan.

Irailak 5, martitzena

  • 11:30-14:00/16:30-19:00 Haur parkeak 
  • 17:00 Gazte Uhartea: Looping Bike (bizikleta birakariak) eta Jumping (ohe elastikoak). Ganondo parkean.
  • 17:00 Umeen olinpiadak. Txosnagunean.
  • 17:30 Minibasket txapelketa. Kiroldegian. Antolatzailea: Saskibaloia EKT.
  • 18:00 Elorrioko buruhandiak. Plazan.
  • 18:00 Koldo Madariaga II. memoriala gizonezkoen triangularra. Antolatzailea: C.D. Elorrio.
  • 19:00 Mireia Miracle Company (clown, kale antzerkia). Plazan.

Irailak 6, eguaztena

  • 16:30 Umeentzako jolasak. Plazan. Antolatzailea: Txintxirri Ikastola
  • 17:00 Elorrio-Durango-Ermua triangularra. Antolatzailea: Eskubaloia EKT. Kiroldegian.
  • 17:00 Mus txapelketa herrikoia. Txosnagunean.
  • 18:00 Elorrioko buruhandiak. Plazan.
  • 18:00 Txokolatada. Plazan. Antolatzailea: Txintxirri Ikastola.
  • 18:00 Elorrio - Athletic - Eibar (emakumezkoen triangularra). Antolatzailea: CD Elorrio.
  • 19:00 Eidabe “Gora bihotzak” umeentzako animazioa. Plazan.

Irailak 7, eguena

  • 18:00 Areto futbola (EMAKUMEAK).  Txapelketa irekia. Antolatzailea:  Elorrioko Buskantza FKE. Kiroldegian.
  • 18:00 Kirol inklusiboa. Antolatzailea: C.D. Elorrio. Elizalden.
  • 18:00 Herri kirolak. Txosnagunean.
  • 20:00 Kai Nakai. Plazan.
  • 22:00 Anari. Gaztetxean.

Irailak 8, barikua

  • 09:30 Elorrio zirkularra (Plaza-San Roke-San Jose- autokarabana gunea-Arraiarte-San Agustin-Kurutzondo-Plaza-Kiroldegia-Txanberi-Angio- Gazeta-Gerbilla-Aldape-San Juan-Zenita-Argiñeta-Lekeriketa-Kurutzondo-Plaza). Antolatzailea: Durangaldeko Bizidun Nagusien Elkartea
  • 11:30 Hildako jubilatuen omenezko meza. Sortzez Garbiaren Basilika.
  • 13:00 Kopaua Elorrioko jubilatuentzat. Aldatsekuan.
  • 16:00 Gazte Uhartea: Zintzilik emozioen laborategia.
  • 18:00 Elorrioko buruhandiak. Plazan.
  • 18:00 Txitxarrillo Trio Serenade, jubilatuentzako dantza. , Aldatsekuan.
  • 18:00 Areto futbola - Elorrio + talde bi, gizonezkoen triangularra. Antolatzailea: Elorrioko Buskantza FKE
  • 19:00 Hortzmuga “Agurea, urpekaria eta itsasoa”, kale-antzerkia. Urarka
  • Pintxo-potea Atxondoko Harrera Herriaren eskutik
  • 20:00 Andoni Martinez Barañano “Homenaje a Luis Mariano” kontzertu lirikoa. Arriolan.
  • 21:00 LVII. Idi proba txapelketa. Probalekuan.
  • 22:00 Kontzertua: Toc eta Esne beltza. Plazan. Antolatzailea: Txosnen Batzordea
  • 22:15 Suzko zezena. Plazan.
  • 00:00 Stepi eta lagunak. Gaztetxean.

Irailak 9, zapatua

  • 8:00, Aldatsekua Sukalki eguna. Antolatzailea: Iturrizoro elkarteartea
    Zatoz mozorroa jantzita! 
  • 11:30-14:00/16:30-19:00 Haur parkeak eta txu-txu trena
  • 12:30 Fanfarrixo Sukalkia animatzen. Aldatsekuan.
  • 13:00 Bitsaren jaia. Esteibarlanda.
  • 16:00 Andoni Ollokiegi, kontzertua. Aldatsekuan.
  • 18:00 Txokolatada. Laguntzailea: La Esperanza nagusien elkartea. Plazan.
  • 18:00 Karrozen jaitsiera. Aldatsekua.
  • 18:00 Disko Muzio’s. Plazan.
  • 21:00 LVII. Idi proba txapelketa. Probalekuan.
  • 22:15 Suzko zezena. Plazan.
  • 23:00 DJ Gorka Pérez. Plazan.
  • 23:00 Golden Apple Quartet “Gran selección de fiestas 2023”. Urarka.
  • 23:00 Gozzue eta Etxeko DJak. Gaztetxean.
  • 00:00 Euskal dub etxea. Txosnagunean.

Irailak 10, domeka

  • 12:00 Elorrioko kolore eta zaporeak. Antolatzailea: ONG Kainabera GKE. Kanpokale.
  • 11:30-14:00/16:30-19:00 Haur parkeak.
  • 13:00 Herri kirola: Alex Txikon, Hodei Ezpeleta, Julen Mendieta eta Bihurri aizkoran, Karlos Aretxabaleta Iparraldeko jokoetan eta Ane Zinkunegi harri jasotzen. Plazan.
  • 18:00 Bertso saioa: Julio Soto, Alaia Martin, Iruri Altzerreka eta Igor Elorza. Gai-jartzailea: Maite Berriozabal. Aldatsekuan.
  • 19:30 Esperanza Mara & Colectivo Vella Escola “Opera Break” dantza eta musika. Plazan.

Irailak 11, astelehena

  • 21:00 LVII. Idi proba txapelketa. Probalekuan.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!