Abadiñok irabazi du Elorrioko xake azkarreko txapelketa Zaldi Baltzagaz lehia estua mantendu ostean

Anboto 2023ko uzt. 10a, 09:06

Elorrioko partida azkarren txapelketako irudia. (Argazkia: Zaldi Baltza)

Euskal Zirkuiturako puntuagarria izan da txapelketa.

Zapatuan XXI. San Balentin Berrio-Otxoa xake txapelketaren 21. aldia lehiatu zuten Elorrion. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoatik etorritako 15 xake taldetako 60 xakelarik parte hartu zuten. Talde bakoitzak beste talde guztien kontra jokatu zuen egunean zehar.

Azken txandara arte emozioa nagusitu zen. Azkenaurreko txandan Abadiñok lidergoa kendu zion Zaldi Baltza A taldeari eta azken txandan elkarren kontra jokatzea suertatu zitzaien. Elorriarrek garaipena behar zuten txapelketa irabazteko, baina berdinketarekin bukatu zen neurketa eta Abadiñorentzat izan zen txapelketa Zaldi Baltza Aren aurretik. 

Santurtzi geratu zen hirugarren, Portugalete laugarren, Zornotza bosgarren eta Zaldi Baltza B seigarren. Elorrioko Xake Eskolako gaztetxoek bi talderekin parte hartu zuten txapelketa horretan, eta horien artean izan ziren kimu mailako taldekako txapeldunak. Xake eskolako talde bakoitzak hamarna puntu lortu zituen eta txapelketetan esperientzia hartzeko balio izan zien. Kimu mailako xakelari bik 12 urtez azpiko txapelketa hasiko dute gaur Salobreña herrian (Granada).

SAILKAPENA:

 
  1. Abadiño  48,5 puntu
  2. Zaldi Baltza A   45,5
  3. Santurtzi   44,5
  4. Portugalete   44
  5. Zornotza   40
  6. Zaldi Baltza B   27
  7. Barakaldo    27
  8. Larrasoloeta   25
  9. Anaitasuna Kakute   24
  10. Martintxo   23,5
  11. Arrasate   23,5
  12. Getxo   20
  13. Elorrioko Xake Eskola B   10
  14. Elorrioko Xake Eskola A   10
  15. Zaldi Baltza C   7,5
 
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!