Hantxe aritu dira Elorrioko Zaldi Baltza xake eskolako kimuak eta Bizkaiko txapelketa irabazi dute taldeka. Honako hauek dira taldea osatu duten umeak: Aitor Bravo Freire, Ametz de la Cruz Esteibarlanda, Julen Koratty Saji eta Izei Gallastegi Molero.
Benjamin mailan, berriz, laugarren tokian geratu ziren Kurutziaga Ikastola A-ko umeak. Honako hauek osatu dute taldea: Iosu Artetxe Gaztelu-Iturri, Leo Etxegibel Ramos, Aiur Zenikaonandia Alberdi, Julen Aretxaederra Biritxinaga eta Aretx Ajuriagoxeaskoa Dominguez.
Martxoan banakako Bizkaiko txapelketak lehiatu ziren eta orduan ere Zaldi Baltzako xakelariak nabarmendu ziren eskualdeko beste talde batzuetako umeekin batera.
Kurutziaga Ikastolako benjaminak.
Elorrioko Zaldi Baltzako kimuak.