Elorrioko Pentsiodunek Eguneko Zentroaren inguruko prentsaurrekoa eskaini dute gaur arratsaldean. Eguneko Zentroaren afera aspalditik dator, eta gaur pentsiodunak kalera irten dira. Bertaratu direnei CPS ikerketa-enpresak egindako txostenaren berri eman diete pentsiodunek: "Bizkaian 65 urtetik gorako 1.700 biztanle baino gehiago dituzten 25 herri daude eta euretako bitan bakarrik ez dago eguneko zentrorik: Elorrion eta Sopelan. Elorrion 60 urtetik gorako 2345 herritar daude, 70 urtetik gorako 1352, 80 urtetik gorako 785 eta 90 urtetik gorako 140. Gainera, txostenean ageri da bigarren edo hirugarren graduko ezgaitasun maila duten 128 daudela. Beraz, datuak argi baino argiagoak dira, Eguneko Zentroaren premia baieztatzen du honek", azaldu dute.
Bestalde, txostena egiteko Aldundiak ez duela "inolako datorik ez laguntzarik" eskaini kritikatu dute.
Horrez gain, proiektu hau aurrera eramateko herritarrei elkartzeko deia egin diete. "Elkartu gaitezen proiektua aurrera eramateko. Elorrion hainbat dira eta Eguneko Zentroa behar duten herritarrak", bukatu dute.