Elorrioko Pentsiodunek Eguneko Zentroaren inguruko prentsaurrekoa eskeiniko dute

Maialen Zuazubiskar 2023ko api. 25a, 09:30

Prentsaurrekoa eguenean, apirilak 27, izango da; 19:00etan. 

Elorrioko Pentsiodunek Eguneko Zentroaren inguruko prentsaurrekoa eskainiko dute eguenean, eta herritarrei bertaratzeko deia egin diete. Pentsiodunek ANBOTOri aurreratu diotenez, Eguneko Zentroaren inguruko ikerketa bat egin dute, eta bertan ageri denez 126 herritarrek dependentzia 2-3 gradua dute. Eta hortik, 22 Eguneko Zentroan momentuan sartzeko moduan egongo zirela azaldu dute. 

Prentsaurrekoa apirilaren 27an izango da, 19:00etan plazan. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!