Araunaonandia baserria eraberritzeko diru bilketa hasi dute Elorrion

Anboto 2023ko ots. 6a, 13:02

Araunaonandia baserriako kideen kuadrilakoek diru bilketa martxan jarri dute, "antzinako ohiturei jarraituz eta herri elkartasunari helduz".

Urtarrilaren 26an Elorrioko Arauneta auzoan Araunaonandia baserriak su hartu zuen. Sutearen ondorioz ez zen inor zauritu, baina baserriak jasandako kalte materialak handiak izan ziren. Baserri erdia guztiz kiskalita geratu zen eta beste erdian izugarrizko kalteak gertatu ziren. Baserrian bi familia bizi ziren. 

Sutearen ondorioz pairatzen ari diren egoeratik ahalik eta arinen irtetzen laguntzeko asmoz eta baserriaren kostuei aurre egiteko, familia hauen kuadrilakoek diru bilketa bat martxan jarri dute. "Antzinako ohiturei jarraituz eta herri elkartasunari helduz", adierazi dute. 

Horretarako kontu korronte zenbaki bat zabaldu dute, "keinu txiki askorekin gauza handiak lo daitezke eta", azaldu dute. ES91 3035 0003 41 0031119557

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!