[BIDEOA]: Baserri batek su hartu du Elorrioko Arauneta auzoan

Suhiltzaileak eta anbulantzia bertaratu dira. 

14:45ean baserriko jabeak larrialdi zerbitzuetara deitu du baserrian gertatuko sutearen berri emanez. Segurtasun sailetik jakitera eman dutenez, suhiltzaileak eta anbulantzia bertaratu dira. Etxebizitza biko baserria dela, sutea euretako batean hasi dela eta bestera ere hedatu dela azaldu dute Segurtasun Saileko iturriek. Era berean, ez dagoela zauriturik azaldu dute. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!