CCOO, LAB, UGT, ESK, CGT eta CNT sindikatuek jakinarazi dute metalgintzako grebetan behargin bat atxilotu zutela, eta epailearen aurrean deklaratu beharko duela datorren astelehenean. LAB sindikatuark azaldu duenez, "Ertzaintzak gazte bat atxilotu zuen Iurretan, Arriandiko industrialdean". Sindikatuak dio atxilotua "Elorrioko gazte bat" dela eta "urriaren 27an" atxilotu zuela poliziak. "Gero, Durangoko ertzain-etxera eraman zuten", gaineratu dute.
Horren aurrean, sindikatuek mobilizazioa iragarri dute. "Greba deitu genuen sindikatu guztiok antolatu dugu mobilizazioa. Astelehenean Durangoko epaitegiaren aurrean egongo gara 10:00etan", esan dute LAB sindikatutik.