#0km

Erosketa bonuen neguko kanpaina martxan da Elorrion, azaroaren 30era arte

Maialen Zuazubiskar 2022ko aza. 1a, 10:48

Elorrioko merkatariak Maria Herrero alkateordeagaz

Herriko merkataritza sustatzeko helburuarekin, 2022ko Erosketa Bonuen Neguko Kanpaina egingo da azaroan Elorrion; zehazki gaurtik azaroaren 30era bitartean.

Elorrioko Udaletik jakitera eman dutenez, bonuekin 30 euroko erosketa batengatik 20 euro ordainduko dituzte herritarrek. Elorriarrek bi aldiz baliatu ahalko dute deskonturako aukera, edo bi bonuak erosketa bakarrean erabili ahal izango dituzte. Kasu hauetan, erosketak gutxienez 60 eurokoa izan beharko du. Horrez gain, bonuok komertzio bakarrean edo bitan erabili ahalko direla jakinarazi dute; betiere, kanpainara atxikitutako negozioak badira. Kanpaina 31 komertzio atxikitu dira, eta bakoitzak 33 bonu ditu. 

Udaberriko kanpainan egin bezala, bono fisikoen ordez, merkatariek kudeatutako aplikazio informatikoa erabiliko da. Horrela, herritarrek beraien NANa bakarrik erakutsi beharko dute. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!