Erdella Mendizale Taldeko kideek sare sozialen bitartez jakitera eman dutenez, asteburuan Erdellako lokalean lapurretan egiten ahalegindu dira. "Nolako amorrua daukagun, herritik sortu eta herriarentzako zerbitzua eman eta mendiaz gozatzeko, nahiz harremanak egiteko elkartea gara. Horrelako ekintzek mina ematen digute. Norbaitek materialik nahi izanez gero etorri lokalera lasai eta eskuragarri izango ditu", adierazi dute.
Erdellakoak ez dira bakarrak izan lapurreta saiakera salatu duten bakarrak. Atzo Gaztetxean lapurretan egiten ahalegindu zirela ere salatu zuten Elorrioko Gaztetxeko kideek.