Luixa Uzkudun eta Izadi Arrospide ama-alabek irabazi dute Elorrioko sega sail txapelketa

Anboto 2022ko eka. 27a, 11:26
Txapelketako parte hartzaileak atzo Elorrion. Luixa Uzkudun eta Izadi Arrospide erdian txapela buruan dutela. (Argazkia: Almitza elkartea)

Antolatzaileak "oso pozik" daude lehiaketak izandako harreragaz.

Atzo Emakumeen Binakako Sega-sail Lehiaketa izan zen Elorrioko Gazeta auzoan. Sei bikote nazioarteko estiloan aritu ziren segan eta Gipuzkoako Leaburu herriko Luixa Uzkudun eta Izadi Arrospide ama-alabek jantzi zuten txapela.

Hainbat arlotan nobedosoa izan zen lehiaketaren balorazio positiboa egin dute antolatzaileek. "Elkartean oso gustura gaude. Modalitate berri honek ate berri bat zabaldu zuen. Horrez gainera, esperimentu bat zen horrelako txapelketa bat antolatzen zen lehenengo aldia zelako eta dena oso ondo joan zen", azaldu du Almitza elkarteko Haizea Arrutik.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!