[ARGAZKI GALERIA] Elorrioko kickboxing eta muay thai txapelketako irudi onenak

Anboto 2022ko eka. 23a, 12:18

Elorrioko pilotalekuko harmailak lepo beteta egon ziren eguneko une askotan eta antolatzaileek oso balorazio ona egin dute.

Joan zen zapatuan kickboxing eta muay thai opena egin zuten Elorrioko pilotalekuan. Umetatik nagusietara arteko 200 bat parte hartzaile batu zituen. Horrek jende dezente mugitu zuen Elorriora eta eguneko une askotan pilotakekuko harmailak lepo bete ziren. "Oso pozik gaude ekimenak izandako harreragaz", dio Dani Nuñez IndarXsport taldeko kideak. IndarXsport eta Laureano Lara Team elkarteen artean antolatu zuten opena.

Talde horietako hainbat kidek kickboxingeko gerriko amateurra irabazi zuten: Alazne Murgoitio elorriarrak —K1 modalitatea, 65 kilora artekoan—, Urtzi Ispizua durangarrak —muay thai modalitatea, 63 kilora artekoan—, Carlos Villar durangarrak —low kick modalitatea, 81 kilora artekoan— eta Mikel Lopez durangarrak —low kick modalitatea, 63,5 kilora artekoan—.

Openetik kanpora, torneo bat ere antolatuko zuten lau borrokalarigaz. Borrokalarietariko bat Aitor Romero garaitarra izan zen. Finalerdietan Alejandro Cerezo kanporatu zuen eta finalean Lander Olazarani irabazi zion. Ondorioz, Custon Fighter gerrikoa irabazi zuen.

(Argazkiak: Maria Mentxaka)

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!