Merkealdi sasoian murgidulta gaude. Zelan doa salmenta?
Bueno, badoaz eta ez da gutxi. Orain arte, Eusko Jaurlaritzak emandako bonuak egon dira, eta, egia esan, mugimendua egon da horri eskerrak. Baina orain apur pat motelago doa kontua.
Orain, urte osoan zehar beste hainbat eskaintza egoten da, Black Friday eta horrelakoak. Gaur egun, badute zentzurik beherapenek?
Egia da orain jendeak ez dituela lehengo gogoagaz hartzen beherapenak, ez dago beherapenetarako afanik. Baina ez da oraingo kontua. Dagoeneko urteak daramatzagu hori igartzen, urteetako joera dela esango nuke. Ez da nobedade bat.
Hala ere, guretzat beherapenek badute zentzua, eta garrantzitsuak dira. Jeneroa berriztea gustatzen zaigu eta, horretarako, produktuak atera egin behar ditugu, jenero hori zelan halan atera behar dugu.
Erosteko eta saltzeko moduak aldatzen doazen sasoi hauetan, hau da, sare sozialek eta Interneteko salmetek indarra hartu duten garaiotan, zuek baduzue horrelako estrategiarik?
Bai, guk asko erabiltzen dugu Instagram, eta hortik zertxobait saltzen dugu; askorik ez, baina apur bat bai. Guretzat Instagram erakusleiho bat da, eta bezeroei eta bezero posibleei gure produktuak erakusteko baliatzen dugu. Jendeak gustura eta esker oneko hartzen du hau. (@saraberned)