XSakara eta Dupla taldeko musikariek bideklip bat egin diote Beroa abestiari, kantua argitaratu zutela urtebete joan dela ospatzeko. Bideklipak ez du ohiko eredua jarraitzen, hau da, raperoak kamarara begira abesten. Horren ordez, dantza koreografia bat erakusten du eta koreografia horren ardura Ane Perez elorriarrarena izan da.
"Abesti honek erreferentzia asko egiten dizkio dantzari. Horregatik, hasieratik amaierara bideklipeko protagonista dantza izatea gura zuten. Nigaz kontaktuan jarri ziren eta nire esku utzi zuten ardura: koreografia sortzea, zuzentzea…", gogoratu du Perezek.
Grabaketa saioak Basauriko Be Move dantza eskolan egin zituzten, joan zen domekan. Euskal Herriko 30-40 dantzari Perezen aginduetara ibili ziren. Esperientzia "oso ona" izan dela dio. "Atzetik lan handia egon da, baina emaitzagaz oso pozik gaude", adierazi du.
Bideoklipa LOTURA HONETAN ikusi daiteke.
Ane Perez bideoklipean parte hartu duten dantzariekin.