Ziortza Isasik munduko txapelketan parte hartuko du bere ibilbidean lehenengoz

Anboto 2021ko ira. 15a, 15:46
Isasi Arabako Itzuliko lasterketa bat irabazten, 2019an. (Artxiboko irudia-Iñaki Gonzalez de Heredia)

Errepidean, erlojupeko bitan ariko da, banakakoan eta mistoan.

Bere txirrindularitza ibilbidean beste mugarri bat gainditu du Ziortza Isasik (Elorrio, 1995). Munduko txapelketa batean parte hartuko du lehenengoz. Espainiako federazioak gaur argitaratu du hautatuen zerrenda eta hantxe dago elorriorra. Baina Isasik bazekien zerrenda horretan egongo zena. "Italiako Europako txapelketan nengoela, prest egongo nintzen galdetu zidaten eta baiezkoa eman nien. Horrelako aukerak ezin dira galdu", adierazi du Eneicat taldeko txirrindulariak.

Munduko txapelketa Belgikako Flandrian lehiatuko da domekatik aurrera. Erlojupeko bitan parte hartuko du; datorren astelehenean banakakoan, eta eguaztenean mistoan. Azken modalitate horretan sei txirrindularik parte hartuko dute talde bitan banatuta; hiru gizonek eta hiru emakumek. Ibilbide erdira arte gizonak arituko dira eta handik aurrera emakumeak. Isasik Sara Martin (Aranda de Duero, Gaztela eta Leon) eta Lourdes Oiarbide (Egino, Araba) izango ditu taldekide. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!