Ziortza Isasik Espainiako Itzulia eta Europako txapelketa lehiatuko ditu bata bestearen segidan

Anboto 2021ko ira. 3a, 09:39

Sandra Alonso (Bizkaia-Durango) eta Ziortza Isasi (Eneicat) Espainiako kopako etapa batean, ekainean.

Hirugarren bider parte hartuko du errepideko Europako txapelketan.

Erronka garrantzitsuz beteriko egunak bizi ditu Ziortza Isasik. Atzo hasi eta domekara bitartean Espainiako Itzulia lehiatzen ari da txirrindulari elorriarra. Hura amaitu eta atseden hartzeko ia asti barik, Italiako Trento herrirantz irtengo da, errepideko Europako txapelketan parte hartzera.

Atzo etapa gogor batekin hasi zuten Espaniako Itzulia eta gaur kronoigoera bati aurre egingo diote parte hartzaileek. Isasi “egunez egun” joaten eta taldeari laguntzen saiatuko da. Domekan Santiagon amaituko den azken etapa denetan lauena eta Isasiren dohaietara ondoen egokitzen dena da. Eneicat taldeko ziklistak azaldu duenez, orduan izango du abagunerik onena bere burua erakusteko eta “Ihesaldiren batean sartzen saiatzeko”.

Datorren astean zehar hirugarren bider parte hartuko errepideko Europako txapelketan. Batez ere gregario lana egitea egokituko zaio. “Badakit ez naizela selekzioko onena eta lan egitea eta taldeari ahalik gehien laguntzea dira nire helburuak”, adierazi du. 13 kilometroko zirkuitu bati bueltaka ibiliko dira txirrindulariak. Itzuli bakoitzean hiru-lau kilometroko mendate bat igoko dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!