32 urteko gazte elorriarraren bila jarraitzen dute

Maialen Zuazubiskar 2021ko ira. 9a, 08:46

Astelehen gauean, irailak 6, ikusi zuten azkenengoz 32 urteko gizonezkoa. Atzotik bere bila dabiltza. Elorrion eta inguruko herrietan dabiltza bilaketa lanetan. 

Ertzaintzak azaldu duenez, azkenengoz astelehen gauean, irailak 6, ikusi zuten 32 urteko gaztea. Atzo aktibatu zuten bilaketa dispositiboa, eta orduz geroztik bere bila dabiltza. 

Ertzaintzak oharrean jakitera eman duenez, mutila argala da, 180 zentimetro inguru neurtzen ditu, ile beltzarana eta kiribildua du, bigotea eta pare bat eguneko bizarra ditu. Norbaitek desagertutaren inguruko informaziorik izanez gero SOS Deiara deitzeko eskaria egin dute.  

Erlazionatuak

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!