32 urteko gizonezko baten bila dabiltza Elorrion

Maialen Zuazubiskar 2021ko ira. 8a, 20:04

Ertzaintza, mendiko erreskate taldekoak, udaltzaingoa eta desagertutako gizonezkoaren familiartekoak elorriarraren bila dabiltza.

Ertzaintzak jakitera eman duenez, azkenengoz astelehen gauean, irailak 6, ikusi zuten 32 urteko gizonezkoa. 

Oharrean azaldu dutenez, mutila argala da, 180 zentimetro inguru neurtzen ditu, ile beltzarana eta kiribildua du, bigotea eta pare bat eguneko bizarra dauzka. 

Norbaitek desagertutaren inguruko informaziorik izanez gero SOS Deiara deitzeko eskaria egin dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!